HizkuntzaZahar-barriak

Euskerearen Nazinoarteko Eguna

Posted on

Abenduaren 3an, Frantzisko Xabier santuaren egunean, ospatzen dogu mundu mailan euskerearen eguna urtero. Horren inguruan, han hor hemen hainbat ekitaldi eratu dira.

Bilboko Udalak plazara bendejea ekarten daben bendejerak omendu ditu, hainbat urtetan andrek egin daben lana saritu guran.

Bizkaiko museoek, BizkaiKOA erakundearen bitartez, egun horren bueltan aurkeztu dabe Ondarea berbaz egitasmoa. Horren bitartez, museo bakotxak bertan erakusten dan gaiagaz zerikusia daukan hiztegitxua landu dau, bisitariei banatzeko, eta ondareari berba egiteko aukerea emoteko.

Horreek adibide batzuk baino ez dira, ze beste hainbat herritan ekitaldiak eratu dabez umeentzat, gazteentzat edo herritar guztientzat, egunari berea emon guran.