LiteraturaZahar-barriak

BizkaIdatz Txikia Haur eta Gazteen VIII. Literatura Saria

Posted on

Bizkaiko Foru Aldundiak zortzigarrenez eratu dau BizkaIdatz Txikia Literatura-lehiaketa haur eta gazteen artean. Lehiaketa horren helburua Bizkaiko hezkuntza zentroetako umeen eta gazteen irakurteko eta idazteko zaletasuna sustatzea da.

Lehiaketa honetan parte hartzeko, gaur egungo idazle batek proposatutako hasiera bietako bati jarraipena emoten deutsan kontakizuna aurkeztu behar da. Bata gaztelaniaz, Andoni Abenójar Martínez de Eulate idazlearen «El Parque Mowg» da; eta bestea euskeraz, Idoia Barrondo Etxebeste idazlearen «Abrakadabra». Beraz, emondako hasiera horretara, haren pertsonaietara eta egoeretara egokitu behar dira kontakizunak.

Kontakizunen luzera gitxienez 4 orrialdekoa eta gehienez 5ekoa izango da, eta lanak otsailaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dira. Adinaren arabera lau kategoria egongo dira:

— Haur kategoria A taldea. Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. ikasturteetako ikasleak.

— Haur kategoria B taldea. Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. ikasturteetako ikasleak.

— Gazte kategoria A taldea. Bigarren Hezkuntzako 1 eta 2. ikasturteetako ikasleak.

— Gazte kategoria B taldea. Bigarren Hezkuntzako 3 eta 4. ikasturteetako ikasleak.

Kategoria bakotxeko irabazleei tablet bat eta diplomea emongo jakez, idazlanak eurak beren-beregi prestautako edizinoan argitaratzeaz gainera. Ikasleakaz batera, saritutako haur eta gazteen ikastetxeek material didaktikorako opari-txartel bat jasoko dabe.