Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren 2021ko edizinorako deialdia egin dau. Aurkeztu gura dabenek gitxienez 100 bertso-lerroko lana egin beharko dabe, eta gehienez, 200ekoa.
Lan guztiek eukiko dabe izenburu bera: “Etxeko alabea”, eta horixe izango da gaia, izenburu horren interpretazino librea. Era berean, egileak askatasun osoa eukiko dau bere gustuko ahapaldiak, neurriak eta errima erabilteko.
Lanak euskeraz aurkeztu behar dira, eta jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu bakoak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa baten ezelango saririk jaso bakoak. Ez dira originaltzat hartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.
Poemak papelean eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dira Mungiako Udalean azaroaren 15a baino lehen.
Sari bi emongo dira: lehenengoa, 800 eurokoa, eta bigarrena, 500 eurokoa.