Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak «Augustin Zubikaria nobela saria» deitu dabe barriro. Nobela baten proiektua aurkeztu behar da, jatorrizkoa eta euskeraz sortutakoa. Bai egitasmoaren azalpena, bai testuaren lagin bat, biak aurkeztu behar dira urriaren 30 baino lehen Ondarroako udalean, eta epaimahaiak handik hilebetera emongo dau ebatzia.
Lana egiteko saria 6.000 eurokoa izango da. Irabazleak urtebeteko epea izango dau nobelea amaitzeko, gitxienez 150.000 karaktereko testua, eta Elkar argitaletxeak idazlana argitaratzeko konpromisoa hartzen dau.