LiteraturaZahar-barriak

Literaldia 21 Bartzelonan

Posted on

Apirila-maiatza bitartean ospatuko dabe Bartzelonan aurtengo Literaldia, euskal letren oasia. Bartzelonako Euskal Etxeak urtero antolatzen dauen jaialdiak aurten bost saio eukiko ditu.

Lehenengoa Kike Amonarrizen hitzaldia da, «Euskararen bidegurutzetik» izenburukoa. Bigarrenean Harkaitz Cano idazleagaz haren nobelen ganean jardungo dabe, eta hurrengoan «Errealitatearen eta fikzioaren artean» gaia erabiliko dau idazle berak. Laugarren hitzaldia Ur Apalategirena izango da, «Atxaga eta Saizarbitoriaren arteko lehia P. Bordieu-ren teoriaren argitan»  izenburuagaz. Eta azkena, Eñaut Elorrietaren saioa, «Kantuen hitzak idazten» gaiaren ganean, bere esperientzia azaltzeko.

Ez da garai ona kulturarentzat, baina behin online, behin zuzenean, ekitaldiak egin egin behar dira, eta halaxe egingo da jaialdi hau be.