Zahar-barriak

Bilboko Udalak sorkuntza sustatzeko laguntzak emongo ditu

Posted on

Bilboko Udaleko Kultura Sailak, «Bilbao Aurrera 2021» Planaren barruan, kultura- eta sormen-proiektuak hautatzeko deialdia egin dau. Egitasmoak maiatzaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Deialdi honen bidez, guztira 59 egitasmo aukeratuko dira, kulturagaz eta sorkuntzagaz lotutakoak, Bilboko kultura-eragileek 2021ean garatzeko. Horrez gainera, behin haututa, proiektuok Bilboko Udalaren kultur programazinoaren barruan sartuko dira.

Bilbao Aurrera 2021 proiektuen deialdiaren aurrekontua, guztira, 500.698 eurokoa da. 59 proiektuak kategoriatan banatzen dira, eta saria be ezbardina izango da maila bakotxean, honetara sailkatuta:

A kategoria: 2.000 euroko 20 proiektu

B kategoria: 5.000 euroko 15 proiektu

C kategoria: 10.000 euroko 12 proiektu

D kategoria: 14.900 euroko 12 proiektu

Argibideak Bilboko Udalaren webgunean aurkitu daitekez.