HizkuntzaZahar-barriak

Gure hondartzen izenak araututa

Posted on

Euskaltzaindiak Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko itsasertzeko ehun bat hondartza eta kalaren izenen proposamena egin dau. EODA Euskal Onomastikaren Datutegian konsultau leitekez gura izan ezkero.

Sarritan, izen bat baino gehiago erabilten da hondartza bat izentetako. Aldaerak hiru iturritatik sortzen dira: agiri zaharretako izenak, herri-erabilerako ahoskerak eta erabilera turistikoari jagokona. Eta beti ez datoz bat hirurak. Hortik hainbeste zalantza eukitea izenon inguruan.

EODAn beste datu asko be badagoz, gainerako leku-izenak, persona-izenak, deiturak. Euskaltzaindiaren webgunean erraz bilatzeko moduan dagoz.