Kontu bi aitatuko neukez. Batetik, hobeagora ala txarragora, eta bestetik joan aditza.
Erdal usaina abiau deutsat “hobeagora ala txarragora” aukera bikotx horri, gazt. “a mejor o a peor” dalakoarena. On eta txar adjektiboak modu konparatuan erabili gura izan ezkero, hobera esango genduke, eta ez hobeagora, ahal dala. Baina txar adjektiboaren konparatiboa bai, txarragora, gura nahi gura ez.
Edozelan be, goiko esaldi kontestuan ez dot ikusten konparatiboaren beharrik: onera ala txarrera esatea nahikoa genduke, -ago atzizki konparagarria hor txaplatatzen ibili barik. Egoereak onera ala txarerra egin dau?
Egoerea txarrera joan dala, bai esan daiteke, baina azken baten “ir a peor” gaztelaniazkoa kalkatzen dihardugu horretan be. Estiloaren aldetik beste era bi hobetsiko neukez. Bata, egin aditza erabilita: egoereak txarrera egin dauela esan daiteke. Eta bestea, jo aditzagaz: egoereak txarrera jo dauela. Eta estu-estuan, esan leiteke: txarrerako martxea hartu dauela edo txarrerako bidean doala edo beste moduren batera be.
Adolfo Arejita