Berdintzen programaren bitartez, lau beka atera ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak. Beka bakotxa 7.500 eurokoa da, eta otsailaren 20an hasita hilebeteko epea dago eskaria egiteko. Behin ebatzita, ikerketa egiteko bederatzi hile eukiko ditue irabazleek.
Beken ikerketa-gaiak jarrita dagoz, honeek dira:
Lehenengo bekea: Euskerearen bizibarritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.
Bigarren bekea: Generoaren ikuspegia txertatuz eregiten diran euskerearen bizibarritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.
Hirugarren bekea: Generoa eta hizkuntzea buztartzen dituen corpus, komunikazino edo-eta diskurso azterketak eremu ezbardinetan (hezkuntzea, lan mundua, familia, aisialdia, kirola…).
Laugarren bekea: Euskerearen bizibarritzean emakumeek izan daben zereginari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea erabiliz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez).