Andresa Ikazak kontetan dauenez, epetxa txori barrabasena dala esaten dabe. Epetxa datorrenean suerte txarra datorrela pentsetan dabe. Baten lekukoaren etxeko gortan egin ebazan habia eta kumak epetxak, kuma txiki-txikiak, eta bere amak orduan, epetxari ikutu be ez egiteko esaten eutsen; epetxari ikutu ezkero ulea be jausi egiten zala eta. Epetxa lantzen behinean baino ez da ikusten, baina ageri danean suerte txarra dakarrela esaten da.