Zaldibarko Pedro Garitaonandiak kontetan dauanez Elizpean olgetan ebenean, fueraka olgetan eben: tantoa galtzen ebanak jokotik urten behar izaten eban, atzenean bi gelditu arte. Plaza inguruan bizi ziran mutikoak batzen ziran, dozena bat inguru. Gaur egun, futbolera eta saskibaloira olgetan dabe gehienek; lehen, ez.