Podcastak modan dagozan honetan, Labayru Fundazioak eta Bilboko Udalak, euskera erregistro ez formalean lantzeko podcast sorta bat sortu dabe.
Lan honek hainbat helburu bete gura ditu: ahozko jardunari lehentasuna emotea, euskerea gehiago erabilteko bidea emotea, lagun arteko erregistroa lantzea, ahozko komunikazino-gaitasuna handitzea, kalidadea eta bizitasuna hobetzea, egoera komunikatibo naturaletan berba egiten jakitea, euskera ikasten ondo pasatzea eta euskera ikasteko modu erakargarri eta dibertigarria eskaintzea.
Guztira 5 bat minutuko 6 podcast dira, euskera jatorra, ahozkoa, eta aldi berean zuzena eta egokia lantzeko. Gazteentzako egoera ezagunak proposatzen dira, gazte biren arteko alkarrizketen bitartez. Horren osagarri, azalpenak daukaz, esakuneen esangurea eta noiz erabilten diran azaltzeko.
Honeek dira 6 podcastak:
2. Esanak esan, alfer-alferrik.
3. Inurrien antzera, tipi-tapa aurrera.
4. Maitatu gutxiago eta gozatu gehiago.
5. Zenbat buru… hainbat aburu.
iVoox-en entzun daitekez, #entzuzu programaren bitartez.