Mundakako Juan Cortazarrek kontetan dauanez, herrian tostadak faltetan badira, ez dira karnabalak. Esneagaz egiten dira, esneagaz amasea, eta gero prijidu. Amasea urunean eta arrautzean pasau eta prijidu. Hori egin barik, amasea egin barik, ogiegaz egiten eben batzuek. Beste egunen baten be egiten ziran; baina, batez be, bere egunean, atorren egunean.