Pandemiak agindutako neurrietara datoz aurten Gernikako marijesiak, baina hutsik egin barik.
Gabon aurreko bederatzi gaubetan kalerik kale eta auzorik auzo ibilten dira marijesiak Gernikan Jesusen jaiotzea iragarten daben koplak kantetan.
Huts egineko zitea da kantarientzat eta herritarrentzat, baina aurten egoereak agintzen dauen moduan jokatu beharra toketan da. Hori dala-ta, hainbat neurri ipini ditue: egun bakotxean 15 lagunek urtengo dabe, ibilian barik geldian bakarrik kantauko dabe, musturreko eta guzti.
Ordu eta leku jakinetan kantauko dabe, aurretiaz iragarritakoetan. Eta herritarrei etxetik entzuteko eskatu deutsie.
Neurriak neurri, aurten be marijesiak Gernikan.