HizkuntzaZahar-barriak

«Immigrazioa eta euskara: udaletako politika berriak» jardunaldia

Posted on

Euskara etorkinengana hurreratzeko tokiko ekimenak aztertuko dabez Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak, abenduaren 15erako eratu daben jardunaldian.

Euskara biziberritzeko prozesuan, gaur egun, garrantzi handia daukie etorkinek, gure hizkuntzara hurreratzeko, eta eurentzako aukera moduan be.

Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak lehenago beste jardunaldi bat egin eben, hizkuntzen arteko bizikidetzan eragiten daben faktoreak aztertzeko. Oingoan, ostera, eta udalek etorkinak euskarara erakarteko egiten dabezan jarduerak eta politikak izango da aztergaia.

Mintegia  aurrez aurre eta streaming bidez  egingo da aldi berean, abenduaren 15ean, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.

Andres Urrutia euskaltzainburuaren eta Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidentearen lehenengo agurragaz hasiko da jardunaldia.

Parte hartuko dabe, alde batetik adituek: Jose Antonio Oleaga Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokia, Xabier Aierdi Begirune-Immigrazio Ikerketa Laborategiko kidea, Enara Eizagirre eta Edurne Urrestarazu, ikertzaileak.

Eta ondoren, udaletako esperientziak azalduko dabez: Ainara Ormaetxeak Ordiziako barri emongo dau; Samira Goddik Errenteriakoa; eta Alex Vadillok eta Elena Urzelaik Vitoria-Gasteizkoa.