LiteraturaZahar-barriak

Mintzola mintegia azaroaren 26an

Posted on

Aurten egoera berezia bizi dogula-ta, arratsaldez izango da mintegia, 17:45ean hasi eta 20:45era arte. Eta Mintzolaren egoitzan barik, streaming bidez jarraitu ahal izango da www.mintzola.eus atarian.

Antolatzaileak UPV/EHUko Mikel Laboa Katedra eta Mintzola Ahozko Lantegia dira, honezkero urteroko zita bihurtu dan mintegi honetan. Programa betea dakar aurten be jardunaldiak.

Idoia Ilundain Iribarrenek «Ahoz gorako irakurketa eta kontaketa haur hezkuntzan: ahotsaren eta entzumenaren bitartez sozializatzeko esperientzia» gaia landuko dau, eta Maialen Akizu Bidegainek «Zaintzaren ekonomia eta euskal kultur sorkuntza: bi ikusezin, elkarri begira».

Ines Huarte Gonzalezek eta Leire Amenabar Larrañagak «Bertsolaritzaren erresistentzia funtzioa belaunaldi desberdinetako bertsolari eta bertsozale emakumeen ahotsetatik» gaia aurkeztuko dabe, eta Kepa Matxain Iztuetak «Bertsolaritzaren autonomia auzitan: kanpo-homologazioak eta txapelketak sortutako distortsioak».

Horrez ganera, Mikel Artola Izagirrek eta Unai Mendizabal Jauregik «Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa» aurkeztuko dabe, eta Maddi Soroa Navarrok «Kantaeraren lanketa bertso eskoletan».

Saio berean emongo dabe ikerlanentzako Gradu Amaierako Lanentzako Saria be, orduan iragarriko da aurten irabazlea nor izan dan.