LiteraturaZahar-barriak

Mikel Zarate gogoan

Posted on

Mikel Zarate, Lezamako semea, gazterik joan zan, baina hainbat behar eginda. Euskalgintzako arlo guztietan jardun eban, eta batez be, ingurukoengan errastu itzela itxi eban.

Bere heriotzaren 40. urteurrenean, Josi Sierrak helburutzat hartu eban Mikel ezagutu eben 40 lagunen lekukotasunak jasotea, eta horregaz ikusentzuneko bat egitea. Bai egin be.

Eta hona hemen lana! Azaroaren 17an Zinebi jaialdian aurkeztuko da Bilbon, Arte Eder Museoko aretoan.

Zorionak dokumentalaren egileari, zorionak Mikel Zarateri, eta zorionak figura horren barri hartuko daben guztiei.

Dokumentalaren aurrerapena hemen ikusi daiteke: