Mogelek eta Añibarrok jasota daukie esaera hau, Bizkaiko errepertorioan txertatuta.
Esanguraren aldetik, katuak buztana luze daukanez beste guztiek be halan daukiela uste dauela dino. Halan izaten da personen beste ezaugarri batzukaz be. Alperra danak beste guztiak alpertzat joten ditu, bardin lapurrak edo beste edozeinek.
Erderaz horren parekoa dogu Cree el ladrón que todos son de su condición, eta erderazko hori erabilten dogu euskerazkoaren ordez.
Euskerazkoak beste aldaera bat be badauka: Azeriak buztana luze, berak legezkoak besteak uste.
Errefrauetan ohikoa dan moduan, esaldia trinkoa da, aditz barik eta ideak alkarren ondoan direla, hoskidetasunaren bitartez bardinduta.