Irailean ikasturtea hasten danean, euskaltegiek euren programak martxan jartzen dabez, euskera ikasi gura dabenei eskaintza zabala eginaz. Arazoa da euskaltegiak herri handietan dagozala, eta herri txikietan bizi diranak herri horreetara joan behar dabela eskolara.
UEMAk ahalegina egingo dau bakotxak bere herrian bertan ikasi ahal izan daian. Horretarako, matrikulazino-kanpaineagaz bat egin dau, eta herri txikietako udalakaz eta inguruko euskaltegiakaz batera, emon beharreko pausuetan laguntzen dabil.
Izan be, egitasmo horrek hainbat abantaila daukaz. Alde batetik, ikaslearentzat hobeto da herrian bertan eukitea eskolak; eta bestetik, herriari bizitasuna ekarriko deutso, bertan garatuko dalako jarduerea.
UEMAk udalei laguntza osoa emongo deutsie, aholkularitza eta bitartekaritzaren bitartez.