Euskera modernoan asko modaratu diran esamoduak dira amaitzear, hiltzear, galtzear eta horretarikoak, gaztelaniaz “a punto de” esateko. Ondo esanda dagoz, jakina.
Baina ez daigun ahaztu beste aukera batzuk be badirala hori berori esateko: amaitzeko zorian, desagertzeko puntuan, hil aginean edo ito beharrean.
Iparraldeko tradizinotik sartu da aditzari –tzear ipinteko joera hori, eta arrakasta ikaragarria irabazi dau euskera jasoan.
Hori ondo dago, baina modak moda dira, eta eurok dirala eta lehendik jatorkuzan esamoduak be ez ditugu ahaztu behar.