HizkuntzaZahar-barriak

Botaba unibertsoa

Posted on

Hemen da Botaba egitasmoa guztiz erabarriturik. Euskal Esamoldeen Unibertsoa eratu gura dau Labayruk urte osoko ekimen jarraituan. Kalean eta lagunartean darabilguzan esapide kolokialen erabilera modu dibertigarri eta dinamikoan sustatu eta bultzatu guran.

Eduki didaktikoez gainera, egunean-egunean euskal esamoldeei lotutako erronkak proposatuko jakez parte hartzaileei, euren egunerokoan baliagarriak baizen erabilgarriak izan leitekezan esaldi eginak eskuratu daiezan.

Egitasmoaren oinarria Labayru Hiztegi Fraseologikoa eta bertan baturik dagozan esamoldeak izango dira, baina aldi berean, kaleko erabilera naturala be ekarri gura da Botaba Unibertsora, erdi ezkutuan dagozan esamoldeak agirira ateraz.

Astean-astean hainbat proba eta erronka bideratuko dira @botabaunibertsoa Instagram kontuan: asmakizunak, hizki-zopak, jolasak, galderak, hieroglifikoak… Hilean behin zozketak egingo dira parte-hartzaileen artean, eta gazteen gustu eta zaletasunen araberako sariak bananduko dira. Horrezaz gainera, egitasmoak iraun bitartean, aldian-aldian lehiaketatxoak antolatuko dira sari bereziagoak irabazteko aukereagaz.

Sartu Instagramen eta batu Botaba Unibertsora!