BarriketanEtnografia

Arrantza sasoiak

Posted on

Bermeoko Maria Uriondok dino arrainak bere sasoia eukiten dauala. Antxobea esaterako, lehen goizago etorten zan baina otsail erditik gora garagarril erdira arte egoten da. Atuna, garagarril erditik azaroan sanmartinetara arte. Txitxarroa, papardoa-eta, abendu erditik gora, urtarrila-otsaila. Papardotan bapor asko Aviles aldera joaten ziran urtean-urtean erregenak pasau eta gero. Hile eta erdiko kanpainea egiten eben aratusteetara arte. Sanmartinetan, aratusteetan, sanpedroetan eta andramarietan etxean egon behar izaten eben derrigorrez.