«San Juan bagilean
artoak eta gariak gorde
sugeak eta zapoak erre»
Hori kantau eta soloetatik bueltaka ibilten ziran hiru-lau zuzi hartuta, Jose Agirretxuk kontetan dauanez. Alkondarea erreta bere igual joaten zan etxera. Horreek gauzak orain inuzentekeriatzat hartzen dira, baina lehen benetan egiten ziran. Sugeak, zapoak eta sorginak alderatu egiten ei ebazan suak, eta bake santua urtebeterako.
Etxe inguruan bere egiten zan sua; izan bere, goma edo abarka zaharren bat erretea ona ei zan, arratoiak, sugeak eta ogigaztaiak alderatu egiten ebazalako usainak.