HizkuntzaZahar-barriak

Euskerearen kudeaketari buruzko master barria

Posted on

Euskal Herriko Unibersidadeak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak master barria jarri dabe martxan, ‘Euskerearen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean’ izeneko masterra.

Urte bikoa izango da eta irailean hasiko da. Honezkero izena emon daiteke.

Masterrak helburu nagusi bi ditu: Alde batetik, euskerearen esparruan lanean eta ikerketan sakondu gura daben ikasleak trebatzea; bestetik, euskereari lotutako esparruetan dabizan profesionalentzako formazino osogarria izatea.

Unibersidadeetako irakasleez gan, arlo bakotxeko adituak izango ditue irakasle. Ikasleek praktikak egiteko aukerea izango dabe, herri-administrazinoetan, eremu sozioekonomikoan, eremu ez-formalean eta helduen euskalduntzean.