Lehiaketa honetan 16 urtetik gorako edozeinek parte hartu ahal izango dau. Horretarako, whatsapp bidez gehienez 20 berbako kontakizun bat sortu behar da, barruan dirala ‘Etxeko leihotik begira’ berbak. Bistan danez, konfinamentu egoereagaz guztiz lotuta, etxe barruan egote horretatik ihes egin ahal izateko be.
Epaimahaian komunikazinoko, hizkuntzako eta literaturako adituak batuko dabez. Sariak, ostera, lehenengoarentzat 200 euro, eta 150 euroko akzesit bi izango dira.
Lehiaketearen helburua herrian euskerearen erabilera bultzatzea da.