“Bideoak sare sozialetara igon”, behin eta barriro entzuten dan esaldia. Baina zein aditz erabili behar da Igon ala besteren bat, bideaok sare sozialetara eroatea adierazoteko?
Gero eta gehiago nahastetan ditugu igon eta altzau, edo beste era batera esanda, jaso, goratu, eregi, irakori edo beste modu batzuetara adierazoten dana.
Bideo bat ezin da *sarera igon. Egitekotan be, sarera altzau, sarera jaso edo sarera eregi geinke, baina ez *igon.
Igon, norberak egin leike. Geuk igoten dogu goiko solairura, sabaira edo kamarara. Baina kamioi batera oholak, paketeak edo zorro batzuk altzau, jaso, eregi egiten dira. Altzau edo jaso beti egiten da zeozer; guk zeozer edo nonor altzetan dogu gora, eta norberak egiten dauena da igo.
Badira gitxiago entzuten diran aditzak be. Esaterako, irakori edo erakori. Lurrak erakori esaten zan lehenago, lurra urratzea, gero goldatzeko. (Arakistain). Begiak erakori erabilten eban Mogel markinarrak, “begiak jaso” esateko. Frai Bartolome etxebarritarrak honelan idatzi eban: “Zeubek osatuten dozu gaixotuten dana. Irakoiten dozu jausten dana.” (Irak I).
Eregi edo eraiki aditzak be erabilten dira altzau esangura horregaz.
Eta azkenez, aitatu leiz, goratu, goititu Nafarroan, edo aupatu be bai.