HizkuntzaZahar-barriak

Esaera zaharrak argazki bidez

Posted on

Durangon argazki-lehiaketa eratu dau bertako Berbalagun taldeak. Parte hartzeko esaera zahar bat aukeratu eta horri lotutako egoera, irudia, argazkia… prestau eta argazki bidez bialdu behar da helbide honetara: durangaldea@aek.eus.

Esaerarik ez dakianarentzat zerrenda bat jarri dabe eskura.

Beste gai-adar bat be badago leihaketan parte hartzeko. Sareetan dabilz egunotan esaera zaharrak coronovirusak ekarritako egoerara egokituta. Hari horri tiraka be parte hartu daiteke, esaera zahar baten oinarrituta norberak proposatutako aldaera sortuz.

Apirilaren 20ra arte egongo da lanak bialtzeko epea zabalik, eta saria Plateruenan lagun birentzako afaria izango da.