BarriketanEtnografia

Marti Kakatsu

Posted on

Tomas Abarrategiren aitak eta aititak artegia euki eben, artzainak izan ziran. Bere aitak hauxe kontetan eutsan: apirilaren aurreko hilea martia da. Martiko azken egunetan eguraldi txarra hasi, eta apirilaren hasierako egunak sano txarrak izan ziran; edurtzak, abazuzea, kazkabarra egin ebazan, eta ardiak hil.

Eta artzainak eskuak burura eroanda esan eban:  — Ai, ai, Marti Kakatsu, arranak kolkoan eta narruak lepoan—, ardiak hil eutsazalako.

Eta besteak esan eutsan: —Baina zelan marti, Marti Kakatsu? Orain apirila bada?

Eta artzainak erantzun: — Bai, baina apirilak martiari bost egun eskatu deutsaz.