Martiagaz batera kulturako jarduera piloa dator Bilbora. Alde batetik, Bilboko Udalak BILBAO POESÍA Literatur Jaialdia ospatuko dau hilaren 9tik 18ra bitartean. Hamar eguneko programaren bitartez, ibilbide bat egingo da poesia klasikoan eta garaikidean zehar, autore hasibarri eta ibilbide luzeagokoen bidez. Haritzat naturaren gaia erabiliko dabe, poesia generoan oso presente dagoan eta inspirazino iturri izaten dan gaia.
Ekitaldiak Bidebarrieta Kulturgunean izango dira. 27 egileek hartuko dabe parte jaialdi honetan, bi kontzertu egingo dira eta Blas de Otero omenduko da poeta bilbotarraren egunean.
Beste alde batetik, ‘Loraldia Jaialdia 2020‘ izango dogu. Dantza, antzerkia, musika, bertsolaritza… danerik eskainiko da. Aurten film bi be emongo ditue. Martiaren 10etik 29ra bitartean izango dira jarduera guztiak, Bilboko hainbat lekutan: Arriaga, Itsasmuseum, BBK Aretoa, Gugenheim Museoa, Bidebarrieta, La Fundición, Azkuna Zentroa, Euskalduna…
Egunez egun programazino zabala eta aukera askotarikoa dakar Jaialdi honek. Euskal kulturako sorkuntzan une honetan egiten diran gauzarik barrienak.