EtnografiaZahar-barriak

Saregiñak eta neskatilak Emakumeen egunean

Posted on

Martiaren 8an Emakume beharginen eguna ospatzen dala-ta, hainbat jarduera prestau izan dira han hor hemen. Danen artean, Ekoetxea Urdaibaik eta Arrantzaleen kofradiak eratutakoa nabarmenduko dogu.

Izan be, «Emakumeak eta arrantza Bermeon» izenagaz, jarduera nahiko betea izango da domekan, martiaren 8an bertan, goizeko 11:00etatik 12:30era.

Alde batetik, Bermeoko kofradiara bisita egingo da. Horrez ganera, saregiñak (portuan sareak konpontzen dabezanak) eta neskatilek (itsasontzietako lanaren osagarria egiten dabenak lehorrean) Bermeoko arrantzaren inguruan bete izan daben zeregin garrantzitsuaren barri emongo dabe. Gero, dastatzea eta salmenta itxurakoa be egingo da.

Gura dauenak parte hartu leike, baina izena emon behar da, lekuak bete arte.