HizkuntzaZahar-barriak

Bilbon euskeraz ondo pasatzeko aukerak

Posted on

Aisialdia euskeraz egiteko aukera asko be asko dago nahinon. Bilbora bagatoz, lekuan lekuko ekintzez ganera, Udalak bideratutako jarduera ildo bi aitatuko doguz.

Darabilbo programeak hilean hileko agendea argitaratzen dau, gura dauenak izena emoteko. Dala poteoa, dala museoetara bisitak, dala beste era bateko jarduerak, edozeinen gustukoak topau daitekez.

Eta gaztetxuei begira, Harrapazank programan, era guztietako ekintzak topau leitekez: dantza, kantua, graffitiak, teknologiakaz lotutakoak…

Ez dago atxakiarik. Animatu eta lagunak egin euskeraz ondo pasatzeko.