LiteraturaZahar-barriak

Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 54. zenbakia

Posted on

Labayru Ikastegiak argitaratzen dauen Idatz & Mintz Literatur Atalen sorta aldizkariaren 54. zenbakia kaleratu barri da. Eduki ugari dakar, dala sorkuntzan, dala azterketan eta saioan.

Jabier Kalzakortak artikulu bi egin ditu, batak Balada gai biren ereduak Plazan zer berri da? eta Alhargntsa dauka izenburua; eta besteak, Basoilarraren khantorea. Aldaera ezezagun zoragarriak dakarz oraingoan be, gure tradizinoko kantutegiko pitxiak. Horrezaz gainera, testuok hobeto ulertzeko eta gehiago gozatzeko balio daben hainbat ohar interesgarri emoten ditu egileak.

Poesia atala dogu zenbaki honetan ugariena, lau ekarpenekoa. Eneko Urizarrek Metroko poemak laburrak idatzi dau; Miren Agur Meabek Iloba eta Itxaroten poemak; Eukene Martinek Barakuiluen erregina eta Luigi Anselmik Olerkiak. Miren Agur eta Luigi aldizkarian ohikoak baditugu be, Enekok eta Eukenek lehenengoz agertu dabez euren idatziak Idatz & Mintz aldizkarian.

Narrazinoetan, Amaia Iturbidek Bezatzailearen itzala eta zauria izenekoan, ohikoak dituan gai eta egoeretara jo dau oraingoan be. Iratxe Ormatzak Gandua izeneko narrazinoan giza hartu-emonen tentsinoa garatzen dau.

Amaitzeko, Sebastian Gartzia Trujillok Zaharrak berri izeneko artikuluan, euskal testu zaharren balioak eguneratzen ditu.