Irailaren hamalauan Kurutze Santuaren Gorapena ospatzen da gure egutegian, Santakurtze. Bizkaian Galdakaon ospatzen da gora handiz, herriko jaiak orduan dira eta.
Baina Kurutze Santua birritan ospatzen da urtean zehar. Maiatzaren hiruan Kurutze Santuaren aurkitzea eta irailean haren Gorapena. Data horreek esanguratsuak dira herri egutegian, izan be, tarte hori da udako garaitzat hartzen doguna.
Santa Kruz Bizkargikoa esaten deutsie askok maiatzekoari, hango ospakizunaren ospeak horreratatuta. Data horrek ohituretan udako ordutegia hasteko garaia dala gogoratzen dau, eta irailekoak, ostera, udagoiena badatorrela.
Artzainen bizimoduan erreferentzia argia da, kasurako. Maiatzean ardiak mendira igoteko garaia da, bedar berdea dagoan lekuetara, eta mendiko ur garbietara. Eta irailean ardiak barriro baserrira ekartekoa.
Esaeren artean be bada honen aitamena: Santa Krutz maiatzeko, morroiak siesta egiteko; San Krutz agorreko, siesta uzteko.