LiteraturaZahar-barriak

Pizkundeko emakumeak hitzaldi ziklo baten Mungian

Posted on

Eusko Ikaskuntzak eta Mungiako Udalak eratuta, Hitzaldi Zikloa egingo da Emakumeen mugimenduak Errepublika garaian: politika eta kultura izenburupean. Hitzaldiak martiaren 15, 22 eta 28an izango dira Mungiako Torrebillela Kulturetxeko Areto Nagusian.

Hiru hitzaldietan emakumeak izango dira gaia, ezezagun eta ezizenen azpian ostonduta inork ezagutu barik geratu direlako asko eta asko.

Lehenengo hitzaldian, Nor-Nai, izenik gabeko artista emakumea izenburuagaz, Joxean Muoz gidoiegile eta kultura kudeatzaileak Txiki zanaren arrebearen marrazkigintza ekarriko dau agirira.

Hurrengoan Errepublika garaiko emakume idazleak hartuko ditu berbagai Labayru Ikastegiko Igone Etxebarriak, Sorne Unzueta Utarsus batez be.

Hirugarren hitzaldian Eli Garmendia kazetariak emakume politikarien ganean jardungo dau, Polixe Trabuduari buruz gehien baten.