Labayru Ikastegiak Labayru Hiztegiaren edizino barria kaleratu barri dau, 2003an argitaratutakoaren bersino barritu, osotu eta gaurkotua.
Labayru Hiztegiaren edizino barria barrutik eta kanpotik dator barriztauta. Edukia eguneratua, ugaritua eta aberastua dator eta itxurea be barria dakar, gaurko egunera egokitutakoa. Edizino barria da izan, baina lehengo izaereari eta Labayru Hiztegiaren ezaugarririk bereizgarrienari eusten deutso: bizkaiera eta batua batera lantzen dira.
Hiztegiaren edukia ugaritua eta ondua dator. 75.700 sarrera, 47.200 adibide eta 47.300 sinonimo batzen ditu; baita gramatika-eranskin erabilgarri eta osatu bat be. Terminologia zientifikoaren kopurua be handitu egin da eta guztira 53 jakintza-arlotako 12.000 termino inguru batu dira.
Lexiko-sarreren informazio osotua emoten dau: adierak, kategoria gramatikala, marka estilistikoa, adibide ugari eta adierazgarriak, erabilera-kontestuen gaineko azalpenak, argigarri gramatikalak, sinonimoak… Informazino guzti hori berrantolatu egin da aurreko edizinoaren ganean, eta argiago eta errazago emoteko ahalegina egin da.