Bermeoko Udaleko Euskera sailak VIII. Bertsopaper Lehiaketea ipini dau martxan. Parte-hartzaileek 11 eta 18 urte bitartean euki behar ditue, lehiaketearen helburua gaztetxuen artean bertsozaletasuna eta sormena sustatzea da-ta. Bertsopaper irabazleak argitaratu egingo dira.
Bertsopaperak jasoteko epea martiaren 16ra arte egongo da zabalik.
Maila bi egingo dira, bata, 11-14 urte bitartekoentzat, eta bestea, 15-18 urtekoentzat. Parte hartzeko beharrezkoa da Bermeon bizi, edo bertan ikasle izatea. Neurriak eta gaia libreak dira.