Erbeste berbea, zaharra izanik, bizirik dago hondino. Sarritan atzerria, kanpo-herria, arrotz herria adierazoteko erabilten da, baina hurragoko parajeak, norbere herritik kanporakoak, adierazoteko be bai. Hiztunen aho-mihinean bizi-bizi dago herri eta erbeste esakerea: Mundu guztiak jakin dau, herri eta erbeste, guk baino arinago, ezkondu egiten zareala. Hara gure Domingo Agirre idazlearen Kresala-ko lekukotasun hau: Maasi lango emakumerik ez egoala ez herrian da ez erbestean.
Soka bereko beste berba batzuk be badira:
Erbestekoa, kanpotarra esateko. Mogelen usuan: Zetarako esan barberuba, labainia ta onelango izen arrotz, zantar ta erbestekuai artubak?.
Erbestetu, atzerriratu, herritik kanpora bota. Mogelen usuan: Zuri deiez gagoz, Ebaren ume erbestetuok.