Lekeitioko 26. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia hil honen 9, 10, 11 eta 12an izango da aurten. Guztira 9 taldek parte hartuko dabe 14 ekitalditan, eta Europako herrialde askotatik etorritakoak dira, Italia, Polonia, Frantzia, Catalunya eta Euskal Herrikoak.
Kartelean aurten Miren Agur Meabe herriko idazlearen bertsoa agiri da: Izan urarekiko joera; bide gardenak hartu aterpe.
Lekeitioko nazinoarteko jaialdian antzezleku asko erabilten dira, aurten ganera, Abaroa Parkea zabalduko dabe.
Jaialdiari hasierea emoteko, lehenengo egunean 20:00retan, Arropaineko Arragua herriko produkzino-guneak prestautako umore-bakarrizketea eskainiko da.