HizkuntzaZahar-barriak

‘Kili-Kili’ erakusketa Euskal Museoan

Posted on

Martiaren 18tik aurrera Euskal Museoan, Bilbon, ‘Kili-Kili. Euskera pozgarri’ izeneko erakusketa egongo da ikusgai. 2016an 50 urte beteko ditu Kili-Kilik, eta hori dala-ta, ibilbide luze horren errepasoa egingo da: sorrera San Anton parrokiako katekesiaren ekintzen barruan, koadernoak, laguntzaile-sarea, beste lurraldeetara eta beste euskera-aldaeretara zabaltzea, jarduerak ugaritzea, irratia, kantua, argitalpenak, Kili-Kili egunak.

Kili-Kili mutikoak umeakaz dauka hartu-emona, eta beti euskeraz. Umeak diran aldetik, jolasa, olgetea da nagusi euren artean.

Alfabetatzeko metodoa izan da Kili-Kili, mezu argi bategaz: euskera pozgarri. Euskeraz biziko gara baina ez derrigortuta, geure hizkuntza dalako baino.

Erakusketa Labayru Fundazioak, Bilboko Udalak eta Euskal Museoak egin dabe, Kili-Kili eta Euskerazaleak alkarteek lagunduta.

Ekainera arte egongo da zabalik