LiteraturaZahar-barriak

‘Bizkaidatz’ ipuin lehiaketarako deialdia zabalik irailera arte

Posted on

Bederatzigarren edizino honetan, Karmele Jaiok eta Alejandro Fernndez Aldasorok egin dabe ipuinaren hasierea, batak euskeraz eta besteak gaztelaniaz, hurrenez hurren.

Parte-hartzaileek ipuina osotu eta amaitu egin behar dabe, hasiera hori abiapuntutzat hartuta.

16-20 orri bitartean idatzi eta irailaren 22rako aurkeztu behar dira idazlanak. Sari bina egongo dira, lehenengoa 1.500 eurokoa eta bigarrena 500ekoa.

Lehiaketaren helburua idazteko eta irakurteko zaletasuna bultzatu eta indartutea da. Eta horretarako konbitea eginez dator: ‘Jarraitzeko prest? Orain zure txandea da’ lelopean aurkeztu da-ta.