HizkuntzaZahar-barriak

«Asau barik» ginkana Mungian

Posted on

Mungian ‘Asau barik’ izeneko ginkana jarri dabe martxan, 12-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Helburuak dira euskerazko aisialdi eta kultur produktu interesgarri bat eskaintzea; herriko euskera eta ingurua hobeto ezagutzeko bidea emotea, produktu dinamiko eta erakargarri baten bidez; eta teknologia barrietan euskeraz sartu daitezen bultzatzea.

Jokalariek bikoteka parte hartuko dabe, otsailaren 19an hasi eta apirilaren 29ra arte. Bitarte horretan bostproba bete beharko dabez, hamabostean behin argitaratuko diranak facebook-en (Mungia Gazte). Selfiak, grabazinoak egitea eta antzeko probak izango dira. Proba guztiak bete eta irabazten dabenentzat 600 euro egongo dira saritan (bonotan).

Irabazleak nortzuk izango diran erabagiteko, sistema mistoa erabiliko da: herritarren botoa eta epaimahaiaren botoa.